127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

420/2007 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Angel Labiano Mangado jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela bitarte baterako atalburuak, adostasun txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena jaso da.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Angel Labiano Mangado jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Barne Araubidearen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0714902