127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

EDIKTUA

113/2007 Ebazpena, irailaren 25ekoa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, 2007ko uztailaren 2ko 94/2007 Ebazpenaren espediente osoa Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari igortzen diona; eta hori Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Josefina Pueyo Belíok eta bestek aipatu ebazpenaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta. Orobat, erabaki da interesa izan dezaketenei jakinaraztea, eta epea eman zaie ediktu bidez auzitaratu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Javier Blasco Mendívil jauna, Cortesko Udaleko alkate udalburua,

Uztailaren 2an eman Alkatetzaren 94/2007 Ebazpenaren bitartez, Cortesko P1 sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak behin betiko onestea erabaki zen, Enrique Martínez Fernándezek sustaturik Gestión de Inmuebles Iruña 2000, S.L. ordezkatuz.

Josefina Pueyo Belíok eta bestek Alkatetzaren uztailaren 2ko 94/2007 Ebazpenaren aurka administrazioarekiko 106/2007 auzi-errekurtsoa aurkeztu eta Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiak egindako errekerimenduaren berri izanik, bidezko da haren edukia kontuan hartzea.

Ebatzi dut:

Lehena._Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Alkatetzaren uztailaren 2ko 94/2007 Ebazpenaren espediente osoaren kopia eginbidetua, Cortesko P1 sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak behin betiko onestea erabaki baitzen, Enrique Martínez Fernándezek sustaturik Gestión de Inmuebles Iruña 2000, S.L. ordezkatuz.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesa izan dezaketenak auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren gainean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena._Auzi honetan, Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore izendatzea; aldiz, abokatu, José Iruretagoyena Aldaz eta María Jesús Labiano Nuin, behar adinako ahalaren jabe.

Laugarrena._Ebazpen hau interesdunei igortzea, auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, jakinarazi eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena._Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2007ko irailaren 25ean._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0714789