127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE 36 unitateko 2442-2445. lurzatien aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Kontuan hartuz Cintruenigoko Udalak 2007ko maiatzaren 8ko bilkuran hasiera batez onetsi zuela UE 36 unitateko 2442-2445. lurzatien aldaketa, Promociones Cintruénigo Navarra, S.A.k sustatuta.

77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 22an, eta horrekin jendaurrean egoteko epea ireki zen, eta inork ez du bitarte horretan haren kontrako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69.2 eta 74. artikuluetan xedatua.

Aho batez erabaki da:

1._Behin betiko onestea UE 36 unitateko 2442-2445. lurzatien aldaketa.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3._Sustatzaileei 621,25 euro ordaintzeko eskatzea, tramitazio tasa gisa.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian zuzenean, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2007ko irailaren 6an._Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0714678