127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARMAÑANTZAS

Laborantzako herrilurrak esleitzeko epea irekitzea. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

Armañantzasko bizilagunen batzarrak, 2007ko irailaren 13an egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

"...1.a. Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea 10 eguneko epea ireki dela eskubidea izan uste dutenek laborantzako herrilurren esleipena eska dezaten, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduetarik. Interesdunek Udaleko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14 eta 16. artikuluetan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154, 158 eta 182. artikuluetan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun balioduneko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Armañantzasen, 2007ko irailaren 25ean._Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0714798