127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARMAÑANTZAS

Laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko epea irekitzea. Herritarrendako zuzeneko esleipena

Armañantzasko bizilagunen batzarrak, 2007ko irailaren 13an egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

"2. Hamar eguneko epea irekitzea laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko herritarren zuzeneko esleipena erabiliz. Eskaera egin ahal izanen dute familia unitateko titularrak diren bizilagunek, betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154 eta 182. artikuluetan eta Udal honen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 18. artikuluan aipatzen diren baldintzak."

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun balioduneko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Armañantzasen, 2007ko irailaren 25ean._Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0714773