127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2007ko abuztuaren 8an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntza baten espedientea, "Tafallako Nafarroa Beherea etorbideko 11-13an den lokal baten barreneko berrikuntza" izeneko obra kontratatzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2007ko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 4an iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

GASTUAK:

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 101.000 euro.

DIRUSARRERAK:

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 101.000 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, 2007ko irailaren 24an._Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0714682