127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN MARTIN UNX

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2007ko irailaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa.

6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

San Martín Unx, 2007ko irailaren 17an._Alkatea, Jesús Angel Lecumberri Valencia.

Iragarkiaren kodea: L0714672