127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GAZTELUBERRI

Gazteluberriko Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2007ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2007ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkia argitaratu zen, abuztuaren 24an, hasierako onespena jendaurrean paratu eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 3.206,06 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 300,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 2.857,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 6.150,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 56.660,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 12.346,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 81.519,06 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 13.913,64 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 21.490,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 15.800,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 29.903,92 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 411,50 euro.

Gastuak, guztira: 81.519,06 euro.

Gazteluberrin, 2007ko irailaren 18an._Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0714750