127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURGI

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia, 2007ko gastuen aurrekontuan 121.62502 kontusaila sortu duena; kontusail hori 150 aulki tolesgarri erosteko da, 1.218,00 euro ordainduta. Aldaketa hori diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

Burgin, 2007ko irailaren 25ean._Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0714785