127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

418/2007 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, María Josefa Rodríguez de Armenta andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. María Josefa Rodríguez de Armenta andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Gizarte Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko irailaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0714900