127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BERRIOBEITI

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2007ko irailaren 24a. Eskatzailea: Laboratorio técnico de geología y control, S.A.L. Jarduera: eraikuntza, bide eta lurzoruen kalitatearen kontrolerako laborategia. Tokia: Berriainz industrialdea, 120. nabea, Aitzoain.

Berriobeitin, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0714691