127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SAN ADRIAN

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2007ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2007ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

San Adrianen, 2007ko abuztuaren 20an._Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0714475