127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

Eskuordetzea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko eskumenetarako. 886/2007 ebazpena

Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko alkate Adolfo Navascués Navascués.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legean eskumenen esleipenen gainean aurreikusitako arauetan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetzari dagokio ebazpenak ematea eta kudeaketa egitea gai horien gainean sor daitezkeen afera guztiez den bezainbatean.

Komeni da, funtzionamendu arrazoiak direla-eta, kontu horien ebazpenari dagozkionetan eskuordetza egitea, xedea izanik administrazioaren jarduketa gobernatu behar duten ekonomi, zalutasun eta eraginkortasun printzipioekin are gehiago bat eginen duen kudeaketa.

Horiek horrela eta artikulu hauetan xedatutakoari jarraikiz: 30/1992 Legearen 13.a, 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4, 6/1990 Foru Legearen 30.4 eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.etik 45.era, 46.4, 47.2, 48 eta 53.a.

Ebatzi dut:

1. Juan José Sesma Fernández eskuordetzea, legegintzaldiaren gainerakoan Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumena kudeatzeko, eta horren barnean:

_Eskuordetzako alorreko zerbitzu eta jarduketak zuzendu, bulkatu eta ikuskatzea, Alkatetzari horren berri emanez eta harekin koordinatuz.

_Haren eskumeneko alorretako aurrekontuak planifikatu, programatu eta gauzatzea, Udalaren aurrekontu orokorrean txertatu beharrez.

_Gaien betearazpena antolatu eta zuzentzea, gobernu organoen jarraibide eta erabakiak betetzen direla zainduz eta koordinatuz.

_Aipatu alorraren barnean partikularrekin sor daitezkeen aferen gaineko ebazpenak ematea.

2. Ahalmenen gaineko eskuordetze hau erabiltzean ematen diren ebazpen administratiboak interesdunari jakinaraziko zaizkio, inguruabar horren aipamena eginez, eta organo eskuordetzaileak emantzat joko dira.

3. Jakinaraz bekio ebazpen hau zinegotzi eskuordeari eta argitara bedi orok jakin dezan; Udalbatzari lehen osoko bilkuran emanen zaio horren berri.

Cintruenigon, 2007ko abuztuaren 2an._Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0714735