127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

24. Ordenantza Fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko apirilaren 19ko osoko bilkuran, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituen 24. ordenantza fiskala hasiera batez aldatzea onetsi zuen. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxe honen iragarki-taulan argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira ondoko aldaketak:

1._2tik 5era bitarteko artikuluen ordez 2tik 6ra bitarteko artikulu berriak jarri dira, ondoko testuekin bat:

2. artikulua. Hona zergapeko egitatea: Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Eremuak arautzen dituen Ordenantzarekin eta bertan jasotako zehaztapenekin bat, aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuetan ibilgailua aparkatzea.

3. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortzen da, txartela jasotzeko eskubidea duten pertsona fisiko zein juridikoen kasuan, aipatu txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean _hura tramitatzeko ezinbestekoa izanen da aurretik dagokion tasa ordaintzea_, eta aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hastean.

4. artikulua. Tasa honako hauek ordaindu behar dute: a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea MUG eta MUR eremuetako sektore batean badu, bizilagun dela egiaztatzen duen txartela eskuratzearen truke. b) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa nahiz juridikoa, baldin eta zerga-egoitza alde laranja duen sektore jakin batean badu, jarduera profesionala, merkataritzakoa, industriakoa edo zerbitzuetakoa betetzen duela egiaztatzen duen txartela eskuratzearen truke. c) MUG eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak zenbat dirauen eta hainbeste, arauturiko ordutegiaren baitan, eta aparkatzeko gaitzen duen tiketa erretiratu ondoren.

5. artikulua. Bizilagun-txartela edo jarduera profesionala, merkataritzakoa, industriakoa edo zerbitzuetakoa betetzen duela ziurtatzen duen txartela eskuratzeko urteroko tasak hilabete naturaletan hainbanatzen ahalko dira, baldin eta baimendutako epea urtebetekoa baino txikiagoa bada; kasu horretan tasa urtea amaitzeko geratzen diren hilabete kopuruaren arabera kalkulatuko da, txartela noiz eskatu eta hilabete hori barne.

6. artikulua. Lehendabiziko txartelaz gain urte berean ematen den txartel egiaztagiri bakoitzarengatik ordaindu beharreko tasak, Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu behar dira.

2._II. Epigrafe berria eranstea, tarifen eranskinean, ondoko eran idatzirik: "II. Epigrafea._Jarduera profesionala, merkataritzakoa, industriakoa nahiz zerbitzuetakoa betetzen dela egiaztatzen duten txartelak. 1) Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko: 444,00 euro. 2) Txartela galdu, ibilgailua aldatu, eremuz aldatu edo beste edozein ziorengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko: 6,15 euro." Horren ondorioz, orain arte II. Epigrafea zena III. Epigrafea izatera pasa da.

Iruñean, 2007ko irailaren 21ean._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0714688