127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

218/2007 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa, Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko estatutuen 11. artikuluak ezartzen du zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko duela, askatasun osoz, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik. Estatutuok irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Ana Frías Pardo, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea.

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0714758