127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIRITZA

Ordenantza, Lurzoru urbanizaezinean jarduerak ezartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Udal honek, 2007ko abuztuaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ziritzako udal mugapeko lurzoru urbanizaezinean jarduerak ezartzea arautzen dituen udal ordenantzaren proiektua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan agindutakoari jarraikiz, eskatzen den legezko gehiengoarekin,

Erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Ziritzako udal mugapeko lurzoru urbanizaezinean jarduerak ezartzea arautzen duen ordenantza.

2. Espedientea Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesdunek alegazioak jarri ahal izateko, egoki ikusten badute.

Ziritzan, 2007ko irailaren 20an._Alkatea, Rafael Gorostidi Urdieta.

Iragarkiaren kodea: L0714508