127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2007ko irailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Buñuelen, 2007ko irailaren 18an._Jarduneko alkatea, Lucio García Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0714569