127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Derrigorrezko dirubilketa. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak 2007ko ekainaren 14an emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena (2007ko 94. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 1ekoa).

Zorduna: "Obrador Cordovilla, S.L.", I.F.Z.: B31632227.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten diren ondasunak zuzeneko adjudikazioaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute higiezinen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2007ko urriaren 30eko 14:30era arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua). Eskaintzak 2007ko urriaren 31an, 9:30ean irekiko dira, leku berean.

2. Ez da gutxieneko kopururik finkatu eskaintzetarako.

3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira eta barruan honakoak jarri beharko dira: egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza entitate batek egiten badu, aurkezlearen ahalordea jarduteko. Ez da berme gordailurik osatzea eskatzen.

4. Posturarik hoberenean gutun-azal itxian aurkeztu eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna adjudikaziorako, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintza egileek eskaintzak hobetzen ahal dituzte lote bakoitzerako 150 euroko tarteez baliatuz.

6. Egun horretan ondasunak esleitzen ez badira, enkantearen mahaiak erabakitzen ahalko du eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzea.

7. Adjudikazio zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2007ko martxoaren 14an bukatuko da, baldin eta ibilgailua adjudikatu aurretik ebatzi ez bada.

8. Interesdunei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

9. Adjudikazio-hartzaileak beharturik daude adjudikatzean bertan edo bost eguneko epean lotea adjudikatzeko prezioa pagatzera.

10. Adjudikatutako ondasunaren jabetza eskualdatzeak sortzen dituen gastuak, fiskalak eta erregistralak barne, esleipen-hartzailearen kargu izanen dira beti. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Ibilgailua Foruzaingoaren bulegoetan gorderik dago, Iruñeko La Teja kalean, zk.g. Ibilgailua bisitatu ahalko da Derrigorrezko Dirubilketa Atalarekin hitzordua aldez aurretik jarririk

12. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari adjudikatzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

13. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik izanen besterik eskatzeko.

14. Hona hemen zuzenean adjudikatuz besterendu nahi den ondasunaren ezaugarriak:

Lote bakarra:

Citroen Yumpy 19D. Matrikula: NA5145BD. Bastidore zenbakia: VF7BZWJZA12663553. Matrikulazio data: 10/08/2000. Azkeneko ikuskapen teknikoa: 2002/08/07. Ikuskapen teknikoaren iraungipen data: 2004/08/07. Propultsioa: gasolioa. Plaza-kopurua: 3.

Titulartasuna: Obrador Cordovilla, S.L.ren izenean inskribatuta dago, B31632227 I.F.Z.

Bahitu beharrekoa: 2003ko otsailaren 14ko bahitura-eginbidea (14686MJ espedientea ) Ondasun Higigarrien Erregistroan 2003ko otsailaren 20an inskribituta.

Balorazioa: 3.110,00 euro.

Eskaintzen gutxieneko zenbatekoa: ez da ezarri.

15. Ez dago lehentasunezko kargarik.

16. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427235, posta elektronikoa: calzuaro@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko irailaren 19an._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0714499