127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

240/2007 EBAZPENA, irailaren 26koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2006. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, non adierazi baitu 1992az geroztik dirulaguntzak eman zaizkiela ustiapenaren kostuak berdindu gabe, biztanle gutxiko aldeetan edo oso ibilbide laburreko trafikoak dituzten horietan jarduten duten garraio zerbitzuei, zerbitzu horiek eskualde horietako biztanleek mugitzeko dituzten premiak asetzeko beharrezkoak baitira.

Horregatik, txostenean adierazten da, Nafarroako Foru Komunitaterako bidaiari-garraioaren plan batean oinarritutako jarduketa-politika bat egiten ez den bitartean, egoki dela erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu publiko erregularrak eman eta ustiapen defizitarioa duten enpresei dirulaguntzak emateko urteko deialdiari eustea eta, horrenbestez, haren arau erregulatzaileak onestea proposatu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2006. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei dirulaguntzak emateko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen eranskineko arauek erregulatuko dute.

2. 300.000 euroko gastua onestea, 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001- 62310-4701-441100 kontusailaren kargura (espediente zk.: RCSA 235).

3. Ebazpen honen berri ematea Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko irailaren 26an._Garraio zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2006. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei dirulaguntzak emateko deialdiaren arauak

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2006. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresei dirulaguntzak emateko arauak ezartzea.

Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publikoan Nafarroako Foru Komunitateari dagozkien kontzesio batzuek biztanle gutxiko aldeetan edo oso ibilbide laburreko trafikoak dituzten aldeetan jarduten dute eta, hortaz, ez dituzte ustiapenaren kostuak berdintzen. Kontzesio horiek ematen duten zerbitzua oinarri-oinarrizkoa da, oro har, eskualde horietako biztanleek mugitzeko dituzten premiak asetzeko behar dena. Horregatik, beharrezkoa da erbitzu horri eustea.

Bigarrena._Onuradunak.

1. Dirulaguntza eskatzen ahalko dute errepideko bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoa, erabiltzaile guztiei zuzendua, ematen duten enpresek, betiere zerbitzu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontzesioa dela medio ematen badituzte, baldin eta kontzesioak, bosgarren arauko balorazio irizpideei jarraikiz eginiko kalkuluaren arabera, eta barne harturik lehentasun eskubidea baliatzearen ondorioz egiten diren erabilera mugatuko zerbitzuak, 2006. urteko ustiapen-kontuan defizita izan baldin badu, eta defizit hori zerbitzuak gutxiegi erabiltzeagatik izan baldin bada.

2. Onuradun izateko, eskatzaileek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan aipatzen diren baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Hori frogatzeko, eskatzaileak aitorpena egin dezake, deusetan galarazi gabe Administrazioak aurkezten diren aitorpenak egiazkoak ote diren ikertzeko duen ahalmena.

3. Horiez gainera, eskatzaileek berariazko baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Aurreabisua egina ez izatea, dirulaguntzaren xede diren kontzesioko zerbitzuak ematen segitzeari uko egiten diola adierazteko.

b) Ordainduta izatea administrazio bidea bukatzen duen ebazpenaren bitartez ezarri zaizkion isun guztiak, lurreko garraioa erregulatzen duten arauak _zehazki, eskabidearen xede den kontzesioaren ingurukoak_ hausteagatik jarriak.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak baldintza horiek betetzen direla egiaztatuko du ofizioz.

Hiruagarrena._Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak finantzatzeko 300.000 euro erabiliko dira, 2007. urteko Gastuen Aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001- 62310-4701-441100 kontusailaren kargura.

2. Dirulaguntzen zenbatekoa kasuan kasuko defizitaren tamaina berekoa izanen da, gehienez. Kopuru horri foru agindu honetako seigarren arauko 3.c) letran aipatzen diren laguntzen zenbatekoa kenduko zaio, halakorik baldin bada.

Dirulaguntzetan eman beharreko kopurua, guztira, aipatu kopuru hori baino handiagoa bada, dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da.

3. Nolanahi dela ere, murrizte hori ez da gertatuko, baldin eta bestelako baliabide batzuk baldin badaude, hasiera batean beste dirulaguntza batzuetarako bereiziak, eta Administrazioak erabakitzen badu diru hori deialdi honetan araututako dirulaguntzetarako erabili behar dela.

Laugarrena._Bazter gelditzen diren zerbitzuak.

Honako enpresa hauek ezin izanen dute dirulaguntzarik eskatu: erabiltzaile guztiei zuzendutako bidaiari-garraio publiko erregular finkoa ematen duten enpresak, baldin eta, kontzesio-hartzaileak eskatuta, zerbitzu gehiago egiten badituzte, hots, "laguntzako zerbitzuak" kontzesioaren baldintza agirian ezarritako ibilbide nagusi berean; beste kontzesio-hartzaile batzuek egin litzaketen zerbitzuak egiten dituzten enpresak, batez ere kontzesio-hartzaile berarenak badira; eta ordutegietan aldaketa batzuk eginda, beste kontzesio-hartzaile batzuekin zerbitzuak koordina litzaketen enpresak (ibilbide osoan edo zati batean), horrela ustiapenaren defizita nabarmen jaitsiko bailitzateke.

Bosgarrena._Defizita baloratzeko irizpideak.

Zerbitzuen defizita kalkulatzeko ikusiko da zer alde dagoen bidaiari, ekipaje eta mandatuetatik ateratako dirusarreren eta sektorearen batez besteko kostu estandarizatuen artean, azken horiek produktibitate eta antolaketa baldintza normaletan kalkulatuak, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren irizpidearen arabera, kontuan hartuz, betiere, enpresarentzako irabazi arrazoizko bat (gehienez ere %6).

Dena dela, enpresaren batek uste baldin badu arrazoi bereziengatik bere ustiapen-kostuak kostu estandarrak ez bezalakoak direla, behar bezala justifikatu beharko du.

Iraupena Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 167. artikuluan xedatutakoaren indarrez luzatua duten kontzesioen kasuetan, enpresaren dirusarrera konputagarriei igoera portzentual bat aplikatuko zaie, hots, 1997. eta 1998. urteetan igoerari espresuki uko egin izan ez baliote, tarifei aplikatuko zitzaien igoera portzentual berbera.

Kostuak honako irizpideon arabera kontatuko dira:

a) Ibilgailuak: Ibilgailuen erabilgarritasun-aldia kontzesioan ageri den ibilgailuen antzinatasunik handiena izanen da.

_Amortizazio eta finantziazio epeak: aurreko puntuan ezarritako urteak amortizaziorako, eta bost urte finantziaziorako.

_Kilometroak: 2006. urtean benetan egindakoak, bai zerbitzu arruntetan bai laguntzazkoetan, zamarekin edo hutsik joanda kontzesioaren zerbitzuetarako beharrezkoak izanik, ehuneko bi gehiago erantsita.

_Gainerako kostuak: kasuan kasuko ibilgailuarentzat estandarizaturik daudenak.

b) Langileak: oinarri gisa hartuko da gidari batentzat hiriarteko bidaiari-garraioko hitzarmen kolektiboaren taulan ezarritako lansaria (%30eko osagarri pertsonala, 20 urteko antzinatasuna).

Ibilgailuaren eta langileen kostuetan, zerbitzuak egiteko beharrezkoa den lanaldiaren zatia kontatuko da.

Seigarrena._Eskaerak eta agiriak.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak, II. eranskinean ageri den eskabide-ereduarekin bat, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen bulegoan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea, Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Herri Administrazioen Araubide Jurdikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

Postetxeetean aurkezten diren eskaerak kartazal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen.

3. Dirulaguntzetarako eskaerekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) 2006. urteko ekitaldian kontzesioak izandako ustiapen-defizita egiaztatzeko memoria, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eskura daitekeen ereduaren araberakoa.

b) Enpresa interesdunaren eraketaren eskritura eta, bidezko denean, baita aldaketarena ere, Merkataritzako Erregistroan inskribatuak, enpresaren IFZ, ordezkariaren NANa eta ahalordetze eskritura.

Dirulaguntza hauek lehenbiziko aldiz eskatu eta atal honetan aipatutako agiriak Foru Komunitatateko edozein organotan dagoela adierazten duten eskatzaileek ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharko; kasu horretan, agiriak noiz eta non aurkeztu zituzten azaldu eta erantzukizunpeko aitorpen bat sinatuko dute, agiri horietan ez dela aldaketarik izan azaltzeko.

Aurretik laguntza hauek eskatu dituztenek aski izanen dute erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan dauden agiri horietan aldaketarik ez dela izan azaltzeko.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan eskatzaileak paratuko baitu erakunde edo entitate publikoetatik jaso ote duen foru agindu honetan araututakoak bezalako xedea duen bestelako laguntza edo dirulaguntzarik.

Jasoa badu, paratu beharko da dirulaguntzaren zenbatekoa eta hura eman zuen entitatearen izena.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez dagoela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

e) Eskatzailearen aitorpena, zeinetan espresuki adieraziko baitu uko egiten diola 2007. urtean Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 83.2 artikuluan zerbitzuari uko egiteko aipatzen den aurreabisua egiteari.

4. Eskabide hau aurkezteak berekin dakar Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari baimena ematea, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko behebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko behar diren datuak kontsulta ditzan.

5. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

Eskabideak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari hamar eguneko epean zuzen dezala eskatuko zaio, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea beste tramiterik gabe artxibatuko dela.

Nolanahi ere, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak eskaerari buruzko ebazpena emateko beharrezko dituen argibide edo agiriak eskatzen ahalko dizkio eskatzaileari.

Zazpigarrena._Ebazpena emateko eskumena eta epea.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, prozedura arautu eta izapidetzea Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari esleitu zaio.

Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak proposamen bat igorriko dio Garraio zuzendari nagusiari. Bertan azalduko dira baldintza guztiak betetzen dituzten onuradunak, kontzesioen defizitaren balorazioa, bosgarren arauan ezarritakoari jarraikiz egina, eta eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa.

2. Garraio zuzendari nagusiak dirulaguntzak emateko ebazpena emanen du. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsi dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Zortzigarrena._Hartzaileen betebeharrak.

Dirulaguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Ematen diren xedeetarako erabiltzea.

b) Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak dirulaguntza hauetarako ezarritako baldintza eta helburuak betetzen direla eta eskatzaileek ekarritako datuak egiazkoak direla frogatzeko egiten diren ikuskapenak onartu eta lan horietan laguntzea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 9. artikuluan ezarritako gainerako beharkizunak.

Bederatzigarrena._Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Hamargarrena._Ez-betetzeak.

Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, eta legez ezarritako gainerako kasuetan, jasotako zenbatekoak osorik edo hein batean itzuli beharko dira.

Aurreko atalean aurreikusten dena ezertan galarazi gabe, lege-hauste eta zehapenei dagokien guztian Dirulaguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena hartuko da aintzat.

Hamaikagarrena._Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, norbanako edo erakunde publiko zein pribatu batzuek jarduera garatzeko ematen dituztenekin batzen ahal dira.

Hala ere, zenbatekoak, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo lagundutako jardueraren berezko baliabide batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko kontzesioaren defizit osoa.

Hamabigarrena._Publizitatea.

Emandako dirulaguntzak eta onuradunen zerrenda Garraio Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko dira.

Hamahirugarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta arau hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................................. NANa/IFZ: ......................, bizitokia: ...................................., karrika: ..................................., posta kodea: ................, telefonoa: ............................., nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu): .................... NANa/IFZ: ..........., bizitokia: .............................., karrika: ............................, posta kodea: ............. telefonoa: ......................, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoko zerbitzuen kontzesioa izanik, 2006. urtean ustiapen defizitarioa izan duten enpresentzako laguntza-eskaera aurkeztu du. Deialdia Garraio zuzendari nagusiak onetsi zuen 2007ko...........aren .....(e)ko ....../2007 Ebazpenaren bidez (2007ko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..............aren ....koa).

Eta, arau horietan aurreikusitakoarekin bat:

1 Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

2 Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari baimena ematen dio laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko behar diren datuak kontsulta ditzan.

3 Eskaera honen xedeari dagokionez, aitortzen du ez duela dirulaguntzarik jaso/ondoko dirulaguntza hauek jaso dituela (behar ez dena ezabatu).

4 Uko egiten dio espresuki 2007. urtean Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 83.2 artikuluan uko egiteko aipatzen den aurreabisua egiteari.

Iruñean, 2007ko ....................aren .................(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0714848