127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

119/2007 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak abuztuaren 1ean emandako 97/2007 Foru Aginduaren bidez "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" behin-behinekoz onetsi zen eta, onespenaren iragarkia 2007ko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 20koan, argitaratu ondoren, jendaurrean jarri zen hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola desjabetzeak ukituko dituen lurrak okupatu beharrari dagokionez.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" behin betikoz onestea. Proiektuaren aurrekontua 545.825,99 eurokoa da.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Cascanteko Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 26an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0714847