127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

243/2007 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Justizia zuzendari nagusiak emana, apirilaren 27an emandako JUS/1336/2007 Aginduaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketako III. eranskina interesdunen eskura non egonen den jakinarazten duena. Deialdi horren xedea Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Izapide Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidego eta Eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzea da.

Justizia Ministerioak apirilaren 27an emandako JUS/1336/2007 Aginduko zortzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da III. eranskina eta, beraz, datu pertsonalak, baremazioa, eskaturiko destinoak eta behin-behinekoz esleituriko lanpostua interesdunen eskura non egonen diren, hain zuzen ere Justizia Ministerioko webgunean (www.mjusticia.es) eta eskumenak bereturik dauzkaten autonomia erkidegoetako antzeko webguneetan. Aipatu den lekualdatze lehiaketaren xedea da Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Izapide Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidego eta Eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzea, eta maiatzaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen.

Funtzionario interesdunek hamar egun naturaleko epea izanen dute, hurrengo urriaren 5etik hasita, III. eranskineko datuekiko ezadostasuna adierazteko. Horretarako, "Alegazioen eredua" deritzon IV. eranskinaren bidez eskatu beharko dute zuzen ditzatela, agiri egokiak aurkeztuz. Eranskin hori 2007ko maiatzaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Justizia Ministerioko webgunean argitaratu zen.

Alegazioen eredua eta horiekin batera aurkeztu beharreko agiriak ondoren aipatzen diren moduetan bakarrik igorriko dira Justizia Ministeriora:

1. Faxaren bidez, "Concursos-Despacho 220" izenburuarekin, 913904295 - 913902497 - 913904296 - 913904250 zenbakietara.

Epe horretan erreklamaziorik egin ezean, bertan ageri diren datuak, baremazioa eta behin-behineko lanpostua ontzat hartu eta haiekin ados daudela ulertuko da.

Lehiaketaren ondoriozko lanpostuak ere eskainiko direnez, behin-behinekoz esleitzen diren lanpostuen eta behin betiko ebazpenekoen artean aldaketak egon daitezke, eskabideen baremazioan egindako zuzenketen ondorioz. Nolanahi ere, behin-behinekoz esleitzen diren lanpostuek ez dute eskubiderik edo eskubide-aurreikuspenik sortuko lehiaketaren behin betiko ebazpenari begira.

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2007ko urriaren 1ean._Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

II. ERANSKINA

Lehiaketa. 2007ko apirilaren 27koa (2007ko maiatzaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

Baztertuen zerrenda.

Esparrua: Nafarroako Foru Komunitatea.

25137301: Abad García, María Teresa. 1.

16003535: Gil Barreno, María Isabel. 1.

16006789: Lahuerta Chueca, Bienvenido. 1.

Baztertzearen kodeak.

1._Oraingo destinoan 1451/2005 E.D.ko 46. artikuluan ezarritako epea bete gabe izatea.

2._Eskabidea epez kanpo aurkeztea (Laugarren oinarriko 4. puntua).

3._Epearen barnean uko egitea (Laugarren oinarriko 8. puntua).

4._Zein kidegotarako parte hartzen duten, horretan funtzionario izaera lortu ez izana eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

5._Egoera administratiboa aldatzea.

6._Bi kidegotan parte hartu izana. (Laugarren oinarriko 6. puntua).

7._Lehiaketa honetan aipatzen diren Justizia Administrazioko kidegoetako bakar batekoa ere ez izatea.

8._Justizia Administrazioko funtzionario izendatu ez izana edo eskabideak aurkezteko epean jabetza hartu ez izana.

Esparrua: Nafarroa.

2007ko apirilaren 27ko lehiaketako lehentasun eskubideak (2007ko maiatzaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

Kudeaketa kidegoa.

Iruñeko Merkataritza arloko 1. Epaitegia: lanpostu 1.

Iragarkiaren kodea: F0715149