127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedaturikoari jarraikiz (2007ko 14. bon.ean, urtarrilaren 31n argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntu gehienez gainditu duena izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honakoaren aldekoa hain zuzen:

_Igoera txanda

LASANTA SAEZ, MARIA JOSE

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 26an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0714970