127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

199/2007 FORU DEKRETUA, irailaren 17koa, azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena. Aipatu legeak argiteria arautu zuen, gaueko ingurumena babestearren.

ZIOEN AZALPENA

Gaueko argiteria desegokiaren eta haren ondorioz etor litezkeen argi-kutsadura motei erantzuna emateko, energia eraginkortasun maximo esparru batean, gaueko argiteriak giza jardunean duen garrantzia ahantzi gabe, argiteria arautzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea onetsi zen, gaueko ingurumena babestearren.

Foru dekretu honek azaroaren 9ko gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko 10/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onestea du xede.

Nafarroako Gobernua erregelamenduz gaitzea gaueko ingurumena babestearren argiteari arautzeko, aipatu 10/2005 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrena espresuki dago jasota, erregelamendu ahalmena arautzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen III. kapituluarekin bat.

Erregelamenduzko garapenaren xede diren lege arauaren edukia oso teknikoa da. Hori dela eta, foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamendua egitean ingurumen, industria eta teknologia arloetan eskumena duten Nafarroako Foru Komunitateko departamentuek hartu dute parte, baita 10/2005 Foru Legeak, energia eraginkortasunaren hobekuntzan eta ondorioz argiaren kutsaduraren gutxitzearekin zerikusia duten eskumenak ematen dizkien toki entitateen ordezkaritzak ere.

Horrenbestez, eta ekimen hau Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuko eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariek sustatu dutenez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio foru dekretua onets dadila proposatzea, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 12. artikuluko 5. atalean ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, aipatu foru legean ezarritakoaren arabera Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea garatzekoa den erregelamendua onestea.

Gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten da. Haren testua ondotik ematen da:

Azken xedapena._Indar hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko irailaren 17an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

GAUEKO INGURUMENA BABESTEARREN ARGITERIA ARAUTZEARI BURUZKO AZAROAREN 9KO 10/2005 FORU LEGEA GARATZEKOA DEN ERREGELAMENDUA.

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

1. Foru Dekretu honek azaroaren 9ko argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko 10/2005 Foru Legea garatzeko erregelamendua onestea du xede.

2. Erregelamendu hau Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan aplikatuko da. Kanpoko argiteriarako instalazio berrien proiektu, diseinu-memoria tekniko eta obra guztiei aplikatuko zaie, publikoak nahiz pribatuak izan, baita lehendik dauden instalazioak birmoldatu edo handitzeko proiektuei ere.

2. artikulua. Zonak.

1. Udalek beren udal mugapeetan lurraldearen zonak ezarriko dituzte, argiaren kutsadura arriskuaren ondorioetarako ezartzen diren babes mailekin, bestela jokatzeko arrazoirik ez badago betiere.

2. Argiaren kutsadura arriskuaren arabera lurraldea banatzerakoan, zona hauek finkatu dira:

a) E1 zona: babes berezia izanen duten lurralde-eremuen edo naturgune babestuen sareen baitako areak, ezaugarri naturalengatik edo bere balio astronomiko berezia dela eta. Haietan gutxieneko distira besterik ezin da onartu. Hasiera batean, eskualde biogeografiko bakoitzerako Europar Batzordeak onetsitako Batasunaren Intereseko Lekuen zerrendak izanen du izaera hori.

b) E2 zona: distira txikia besterik onartzen ez duten lurralde eremuetan sartutako areak, oro har bizilekuetatik eta industrialdeetatik kanpo. Landa-bideek eta hiriarteko bide guztiek izanen dute izaera hau, gurutzaguneak, bide-lotuneak eta biribilguneak izan ezik.

c) E3 zona: distira ertaina onartzen duten lurralde esparruetan sartutako areak, oro har bizilekuak eta industrialdeak. Eremu honen baitan sartzen ahalko dira bide eta errepideen arteko eta errepideen arteko gurutzaguneak, zein kategoriatakoak diren kontuan hartu gabe, hala nola gurutzaguneak, bide-lotuneak eta biribilguneak.

d) E4 zona: oro har gaueko ordutegian jarduera handiko bizilekuak eta merkataritzako erabilera duten hiriguneak. Oso erabiliak diren hiri-zeharbideetako errepide nagusiak eta hiri-arteriak. Salbuespenez, E2 o E3 zonetan egon arren, beren balio arkitektoniko edo gizarte balioa dela eta, nabarmendu behar duten toki berezi eta jakin batzuek ere izan dezakete izaera hau.

3. artikulua. Instalatutako goi hemisferioaren fluxuaren erregulazioa, zona desberdinen arabera.

1. Argi-puntuek igorritako gehieneko goi hemisferioaren fluxuak (GHF) hurrengoak izanen dira:

a) E1 zona: GHFa %1ekoa baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietarako eta kanpoko argiteriaren edozein erabileratarako.

b) E2 zona: GHFa %5ekoa baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietarako eta kanpoko argiteriaren edozein erabileratarako, apaindurarako kanpoko argiteria izan ezik, erregelamendu honetan garatzen diren zehaztapenak bete beharko baititu.

c) E3 zona: GHFa %15ekoa baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietarako eta kanpoko argiteriaren edozein erabileratarako, kirol, aisialdi eta ekipamendu, industria eta segurtasun eremuak izan ezik, haien gehienekoa GHFa %20 artekoa izan baitaiteke. Apaindurarako kanpoko argiteriak erregelamendu honetan garatzen diren zehaztapenak bete beharko ditu.

d) E4 zona: GHFa %20 baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietarako eta kanpoko argiteriaren edozein erabileratarako. Apaindurarako kanpoko argiztapenak erregelamendu honetan garatzen diren zehaztapenak bete beharko ditu.

e) E1 eta E2 zonetan, zoladura mota batzuen erabilera dela eta, lurzoruak zerura islatutako argia luminariek igortzen duten argiaren ehuneko handi bat da. Horregatik,ahal izanez gero, zoladura argiak erabiliko dira, ahal den Qo argitasun maila handienarekin eta distira txikikoak edo mateak, hau da, S1 ispilu-faktore txikiak (argiaren islapen barreiatua). Zoladura mota hauekin luminantzia/iluminantzia erlazioa (L/E) handiena izanen da. Horrela, energia gutxiago kontsumituko da eta zerura igorritako fluxua txikiagoa izanen da.

2. Hau hartzen da ari-puntutzat: luminariaren lanparak eta eta bertan diren laguntza ekipoek, euskarri eta elementu hauen euskarriak eta posizionamendua osatutako multzoa, argi-fluxuaren igortzea norabide zehatz bat hartzea ahalbideratzen duen.

4. artikulua. Ibilgailuentzako zirkulazioa duten bideetako argiteria publikorako argiztapen eta uniformetasun mailak.

1. Erregelamendu honetan xedatutakoaren arabera ibilgailuentzako trafikoa duten bideen hurrengo sailkapena ezarri da:

a) A motako bideak: autobideak, autobiak, errepide nazionalak edo herri arteko esparruan eguneko batez besteko trafiko intentsitatea 15.000 gorakoa duten beste edozein motatako bideak.

b) B motako bideak: errepide nazionalak, eskualdekoak eta hiri inguruetako beste tipologietakoak, gurutzaguneak, bide-lotuneak eta edozein bide kategoriatako biribilguneak.

c) C motako bideak: ingurabideak eta hiri-arteriak.

d) D motako bideak: merkataritza eremuak eta zirkulazio mistoa dituzten hiriko bide nagusiak, eta zirkulazioa auzoetara banatzeko hiri-bideak.

e) E motako bideak: nazionalak baina maila apalagoko errepideak, eguneko batez besteko trafiko intentsitatea 15.000tik beherakoa dutenak, eta etxebizitza-guneak hiri-bideekin lotzen dituzten bideak.

2. Bide mota bakoitzari dagozkion luminantzia eta iluminantzia taulak erregelamendu honen I. eranskinean ezarri dira.

3. A, C eta D bide motako instalazioek fluxua murrizteko sistema bat izan beharko dute, modu horretan 23:00etatik aurrera argiztapen maila efektiboa I. eranskineko tauletan jasotzen den %40 baino txikiagoa izan dadin.

D motako bideetan eta hiri-arterietan fluxuaren murrizketa bertan behera utz daiteke herriko festetan, Eguberrietan eta jaiegunen bezperetan.

4. Proiektuak gauzatzerakoan "luminantzien" kalitate-balioak kalkulatuko dira. A motako bide eta ingurabideetan argiteria obren zuzendaritzari balio horiek kalkulatu eta neurtzea eskatuko zaie.

5. artikulua. Oinezkoendako bideetan argiteria publikorako iluminantzia eta uniformetasun mailak.

1. Gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko 10/2005 Foru Legearen 4.2.b) artikuluan oinezkoendako ezarritako kanpoko argiteriarako iluminantzia eta uniformetasun mailak hurrengo hauek dira:

_Argiztapen ertaina Em (lux): 20 lux (+/- %20).

_Uniformetasun ertaina (Um): _ %30.

_Muturreko Uniformetasuna (Ue): _ %20.

2. Instalazio mota hauek fluxua murrizteko sistema bat izan beharko dute, modu horretan 23:00etatik aurrera argiteria maila efektiboa arestiko taulan jasotzen den %40 baino txikiagoa izan dadin.

Fluxuaren murriztea bertan behera utz daiteke herriko festetan, Eguberrietan eta jaiegunen bezperetan.

6. artikulua. Industria eta segurtasun eremuko kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak.

Gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko 10/2005 Foru Legearen 4. artikuluko 2. puntuko e) eta h) letretan industria eta segurtasun eremuetarako ezarritako kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak hurrengo hauek dira:

_Argiztapen ertaina Em (lux): 20 lux (+/- %20).

_Uniformetasun ertaina (Um): _ %30.

_Muturreko Uniformetasuna (Ue): _ %20.

7. artikulua. Merkataritza eta publizitate eremuetako kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak.

1. Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko 10/2005 Foru Legearen 4.2.f) artikuluan merkataritza eta publizitate eremuetarako ezarritako kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak hurrengo hauek dira:

_Argiztapen ertaina Em (lux): 30 lux (+/- %20).

_Uniformetasun ertaina (Um): _ %30.

_Muturreko Uniformetasuna (Ue): _ %20.

2. Instalazio mota hauek fluxua murrizteko sistema izan beharko dute, modu horretan 24:00etatik aurrera argiteria maila efektiboa arestian adierazitakoaren %40 baino txikiagoa izan dadin. Dena dela, zona hauek jendearendako itxiak daudenean beti gauzatuko da argi-fluxuaren murrizketa.

8. artikulua. Kirol, aisialdi eta ekipamendu eremuetako kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak.

1. Gaueko ingurumena babestearren argiteria arautzeari buruzko 10/2005 Foru Legearen 4.2.g) eta 4.2.j) artikuluetan kirol, aisialdi eta ekipamendu eremuetarako ezarritako kanpoko argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak hurrengo hauek dira:

_Argiztapen ertaina Em (lux): 25 lux (+/- %20).

_Uniformetasun ertaina (Um): _ %30.

_Muturreko Uniformetasuna (Ue): _ %20.

2. Eremu hauetako instalazioek argi puntuen fluxua murrizteko edo hein batean itzaltzeko sistema izan beharko dute, modu horretan jendearendako ixten diren unetik argiztapen maila efektiboa 8 lux +/- %20a baino txikiagoa izan dadin.

9. artikulua. Eraikin eta monumentuen fatxaden argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak.

1. Interes historiko edo artistiko bereziko eraikin eta monumentuak argiztatzeko argiztapen mailak hurrengo alderdiak kontuan hartuz justifikatuko dira:

a) Ingurunearen eta hondoaren argitasuna.

b) Eraikuntzako material mota.

c) Fatxada nagusiak eta bigarren mailakoak.

d) Eraikin edo monumentuaren behaketa marrak.

2. Proiektoreen kokapena eta hautaketa, lanparen kolorearen tenperatura zehaztuko dira, eta instalazioaren argindar kontsumoa murrizteko behe-presioko sodio lurrunezko, goi-presioko sodio lurrunezko eta halogenuro metalikoko lanparak erabiliko dira.

3. Eguzkia sartu ordutik gehienez ere 24:00ak arteko funtzionamendu ordutegia ezarriko da, jaiegunetan, eguberrietan, jaiegunen bezperetan eta herriko festetan izan ezik, egun horietan 5:00ak arte funtzionatzen ahalko baitute.

4. Hurrengo alderdi hauek ere hartuko dira kontuan: trabak eta kalteak murriztearren, prebentzio eta zuzenketa neurriak jarriko dira gauean argi-dirdairik izan ez dadin, eta argia etxeetara ez sartzeko. Pantaila mugatzaileak paratuz luminariaren argi fluxu nagusiak argiztatu beharreko objektuaren puntu altuena 3 gradutan gainditzea saihestuko da.

5. Baimena lortzeko egin beharreko instalazioa justifikatzen duen memoria aurkeztu beharko da dagokion udalean.

10. artikulua. Berariazkoa argiteriaren iluminantzia eta uniformetasun mailak.

a) Oinezkoen pasabideen argiteria gehigarria:

a1. Argiteria ertaina Em (lux): 50 lux (+/- %10).

a2. Uniformetasun ertaina (Um): _ %50.

b) Asko erabiltzen diren glorieta eta biribilguneen argiteria:

b1. Argiteria ertaina Em (lux): 50 lux (+/- %20).

b2. Uniformetasun ertaina (Um): _ %50.

c) Pista eta aisialdi eta kirol instalazioen argiteria:

Ezinen dira gainditu kirol jarduera eta kategoria bakoitzerako berariazko araudian ezarritako argiteria maila eta ezaugarriak. Erabilera-ordutegitik kanpo baimendutako gehienezko argiztapen maila kirol eta aisialdi eremuen kanpoko argiteriarako ezarritakoak izanen dira.

11. artikulua. Luminarien betebehar teknikoak.

1. Luminaria bat jartzerakoan, hurrengo alderdi hauek zehaztu beharko dira gutxienez:

a) Argi itsugarria oinezkoen eta bideetako zirkulazioan.

b) Gutxieneko errendimendua.

c) Gutxieneko erabilera-faktorea (K) a/h (puntuaren altuera/galtzadaren zabalera) erlazio desberdinetarako.

d) Gehienezko goi hemisferioaren fluxu instalatua (GHFinst%).

e) Luminantzia/iluminantzia erlazioa (L/E), ahal den handiena izan dadin.

2. Luminariak instalatzea fabrikatzaileak ezarritako inklinazio eta doikuntzekin eginen da, goi hemisferioaren fluxu instalatuak (GHFinst%) argien kutsadurarako babes eremu bakoitzeko ezarritako gehienezko balioa gainditu ez dezan.

3. Ezaugarri hauek guztiek luminaria mota bakoitzeko autoziurtagiri edo Kreditaziorako Entitate Nazionalak kreditatutako laborategien ziurtagiri baten bidez bermatuak egon beharko dute.

12. artikulua. Lanparen betebehar teknikoak.

1. Argi eraginkortasun (lm/w) handieneko lanparak erabiliko dira. Ahal dela goi-presioko sodio lurrunezkoak, argi eraginkortasuna eta errendimendu kromatikoa handiagoak baitituzke.

2. Errendimendu kromatiko ona behar ez duten instalazioetan, batez ere herrigunetik kanpokoak, ahal izanez gero behe-presioko sodio lurrunezko lanparak erabiliko dira.

3. Bideen argiteria publikoan eta 300 biztanle baina gutxiagoko herrietako hiri-bilbean kolore zuzenduko merkurio lurrunezko lanparak erabiltzen ahalko dira. Lanpara mota horrekin egindako argiteria erregelamendu honetan ezarritako argiteria maila errespetatu beharko du une oro.

4. Bestelako lanpara motak erabiltzen ahalko dira hiriko kirol eremuen, monumentu artistikoen, parkeen eta lorategien argiztapenerako, halogenuro metalikokoak adibidez, modu egokian justifikatzen denean, instalazio mota bakoitzerako potentzia egokiak moldatuz eta oinezkoen pasabideen berariazko argiteriarako:

5. Kanpo argiztapena berritzeko prozesuetan merkurio lurrunezko lanparak kendu eta ingurumen-eragin txikiagoa dutenak jartzea izanen da joera. Bidenabar instalatutako potentzia murriztera ere joko da.

13. artikulua. Ekipo egonkorgailu-erreduktoreen betebehar teknikoak.

1. Ekipo egonkorgailu-erreduktoreek hiru eginkizun dituzte: lanparak sareko tentsiora abiaraztea, maila nominaletik murrizturako trantsizioak edo alderantzizkoak, eta tentsioaren egonkortzea.

2. Guztiz independente diren hiru modulu monofasikoz osatuak egonen dira, eta horrela faseetako batean matxura izanez gero gainontzekoei ez die kalterik eginen. Horretarako, edozein anomaliaren aurrean ekipoarekiko zubia eginen duen by-pass-a izan beharko dute. Ekipo horien potentzia instalazioaren potentziaren arabera zehaztuko dira.

3. Lineaburuan jarriko dira, instalazioaren aginte zentroarekiko gorputz trinkoan.

4. Guztiz estatikoak izanen dira, egonkortze edota murrizte prozesurako atal mugikorrak edo elektromekanikoak dituen beste edozein ekipo alde batera utzita.

5. Kontsumoaren murriztea aldez aurretik zehaztutako gaueko ordu jakin batetik aurrera argiztapen mailaren murrizte uniformean oinarrituko da. Elikatzeko tentsioa murriztuz lortuko da. Kontsumoaren aurreztea %40tik gorakoa izanen da, argiztapen mailaren %50aren inguruko murrizketarekin.

14. artikulua. Argiteriaren erabilera-ordutegia.

Udalek kanpoko argiteriaren instalazioen funtzionamendua arautzen ahalko dute, betiere erregelamendu honetan xedatutakoari kontra egin gabe. Hau da, hemen adierazten direnak baino argiztapen maila txikiagoak ezartzen ahalko dituzte, edo fluxua murrizteko ordutegia zabaltzen ahalko dute, edo kanpoko argiteria behar duten jardueren ordutegiak murriztu. Salpuespenez, gaueko ekitaldi, edo festa, kultura, erlijio nahiz kirol ekitaldiak direla eta, fluxuaren murriztea bertan behera uzten ahal dute.

15. artikulua. Proiektuak tramitatzeko prozedura.

1. Behe-tentsioari buruzko Erregelamendu Elektronikoaren babesean tramitatutako argiteria proiektuak, proiektura egokitutako luminariek erregelamendu honetan ezarritako ezaugarriak betetzen dituztela dioen azterlan osagarria izan beharko dute, luminariarako goi hemisferioaren fluxurako ezarritako zonekin bat.

2. Betiere, argiteria motak ezarritako argiztapen eta uniformetasun mailak bete beharko ditu.

16. artikulua. Zehatzeko eskumena duen organoa eta zehapen araubidea.

1. Industria eta Teknologia arloko departamentu eskudunari dagokio gaueko ingurumena babesteri buruzko erregelamenduzko xedapenak ez betetzeagatik arau-hauste arin edo larriengatiko zehapenak jartzea eta horren ikuskapena.

2. Ingurumen arloko Departamentu eskudunari dagokio arau-hauste oso larrien ondoriozko zehapen prozedurari hasiera eman eta tramitatzea.

3. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusten ez den guztian, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean ezarritako zehapen araubidea erabiliko da.

I. ERANSKINA

Luminantziak

A _ 2 _ 0,4 _ 0,7 _ 7

B _ 2 _ 0,4 _ 0,7 _ 7

C _ 1,8 _ 0,4 _ 0,7 _ 10

D _ 1,5 _ 0,4 _ 0,5 _ 10

E _ 1,5 _ 0,4 _ 0,4 _ 10

Iluminantziak

A 15 (+/- 20%) _ 0,65 _ 0,3

B 25 (+/- 20%) _ 0,65 _ 0,3

C 30 (+/- 20%) _ 0,65 _ 0,3

D 30 (+/- 20%) _ 0,50 _ 0,25

E 10 (+/- 20%) _ 0,40 _ 0,25

Iragarkiaren kodea: F0714683