116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERBINTZANA

Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Berbintzanako Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Berbintzana.

Kanpoan geratu diren eremuen zerrenda:

Berbintzana I, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarria.

_Cascajera del Linte - 5,14 Ha.

_Esteban Irachetaren familiaren lurrak eta Esteban Rezusta eta haren ondorengoen lurrak, 41,64 Ha.

2. poligonoa:

_Ibarbasoa, 21,31 Ha.

3. poligonoa:

_Esteban Irachetaren familiaren lurrak eta Esteban Rezusta eta haren ondorengoen lurrak, etxola, 7,94 Ha.

_Altxonbidea; Calavera eta San Pedro - 21,93 Ha.

_Larragako bidea, zubiko bidea, el Pozal, Serna eta Eretas, 22,48 Ha.

_Ibia, 21,93 Ha.

Berbintzana II: Behitegia, Cascajo eta San Gil.

_Ingurumen integraziorako herrilurren multzoa, 5,17 Ha.

_Altxonbideak, 2,03 Ha.

_Esteban Irachetaren familiaren lurrak eta Esteban Rezusta eta haren ondorengoen lurrak, 24,55 Ha.

Berbintzanan, 2007ko abuztuaren 31n._Alkate udalburua, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0713753