116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Plantillako aldaketaren eta kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak, 2007ko abuztuaren 8ko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Javier Pérez García langileak osagarria emateko egin duen eskaera, baita Juan Tomás Rodríguez Arano legelariaren txostena ere, hura ematea aholkatzen duena, eta ikusirik orobat Javier Pérez García langileari osagarria emateko onetsi behar den kreditu gehikuntzaren espedientea;

Kontuan izanik kontu hartzailetzak horri buruz prestatu txostena, eta 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatua aplikatuz, erabaki da:

Lehenbizikoa._Javier Pérez Garcíari eskatu duen osagarria ematea, atzera eraginez haren izendapenaren egunetik hasita.

Bigarrena._Behar den aldaketa onestea plantilla organikoan, osagarri hori sartzeko.

Hirugarrena._Hasiera batean onestea kreditu gehikuntzaren espedientea, Javier Pérez García langilearen osogarriari buru emateko, 5.000 euro egiten duena.

Laugarrena._Plantillan aldaketa egiteko erabakia eta kreditu gehikuntzaren espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2007ko abuztuaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0713554