116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

V. aldaketa 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2007ko abuztuaren 31ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen V. aldaketa aurrekontuan, ondoko eragiketa hauek egin beharrez:

_Kreditu gehikuntza bat sortzea, Alde Zaharra zolatzeko obrak finantzatzeko.

_Kreditu gehikuntza bat sortzea, hainbat alderdi berritzeko obrak finantzatzeko.

_Kreditua sortzea, Udalaren nekazaritzako azpiegituretan uholdeak kaltetu dituenak konpontzeko obrak finantzatzeko.

_Kreditu berezia sortzea, gastuen hainbat kontusailetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2007ko irailaren 4an._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0713823