116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MENDABIA

Aldaketa Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu arruntean. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2007ko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko udal aurrekontua aldatzeko 10. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Mendabian, 2007ko irailaren 6an._Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0713775