116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR ZENDEA

Aurrekontuko aldaketak

Udalbatzak 2007ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi ziren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak, guztira 3.200 euro egiten baitute.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2007ko abuztuaren 30ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0713489