116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CASTEJON

Plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2007ko abuztuaren 30eko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0713540