116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

EDIKTUA

Burlatako eta Atarrabiako Hilarion Eslava Musika Eskolako gitarra elektrikoko irakasle izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa buruturik, eta epaimahaiak izendatzeko egin duen proposamena jakinik (96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 6a), baita interesdunak deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusiari jarraikiz aurkeztutako dokumentazioa ere,

Honako hau erabaki da:

1. Jose Alberto Lara Vilchez gitarra elektrikoko irakasle izendatzea eta lanpostu hori betetzeko lan-kontratudun finko.

2. Interesdunak hilabetea izanen du, izendapena jakinarazten denetik aitzina, bere karguaz jabetzeko.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Burlatan, 2007ko irailaren 3an._Musika Patronatuko lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0713802