II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA
EDIKTUA
Burlatako eta Atarrabiako Hilarion Eslava Musika Eskolako bonbardinoko irakasle izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa buruturik, eta epaimahaiak izendatzeko egin duen proposamena jakinik (96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 6a), baita interesdunak deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusiari jarraikiz aurkeztutako dokumentazioa ere,
Honako hau erabaki da:
1. Luis Orduña Ridruejo bonbardinoko irakasle izendatzea eta lanpostu hori betetzeko lan-kontratudun finko.
2. Interesdunak hilabetea izanen du, izendapena jakinarazten denetik aitzina, bere karguaz jabetzeko.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.
4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Burlatan, 2007ko irailaren 3an._Musika Patronatuko lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0713801