116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Izendapen proposamena

Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, Musika Hizkuntzaren espezialitatekoa, betetzeko deialdia 2007ko martxoaren 20an onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak, eta 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 13an. Haren epaimahaiak, Máximo Notario Ibarrola izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntu gehien eskuratu dituen izangaia.

Horren ondorioz, deialdiarekin bat, izangaiak egutegiko 30 eguneko epea izanen du jakinarazpen honetatik aitzina, deialdiaren 7.2 oinarriak aipatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

Iruñean, 2007ko irailaren 3an._Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0713607