116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea

Alkatetza honek ondoko ebazpena (iraila 05/2007) eman zuen datan adierazten den egunean:

Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzetarako, Inmaculada Del Río Lorea lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo irailaren 6tik aitzina, hemendik kanpo naizen bitartean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2007ko irailaren 6an._Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0713798