116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ESPARTZA

Alkatetzaren ebazpena

Espartza Zaraitzuko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Oporrak direla eta, herritik kanpo egonen naizenez, ondoko hau erabaki dut inguruabar horiek arautzen dituen Legearen barrenean; zehazkiago, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluaren eta hurrengoen arabera:

1. Alkatetzaren eskumenak Roberto Semberoiz Garralda alkateordearen esku uztea abuztuaren 28tik Espartza Zaraitzura itzultzen naizen arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Hala ager dadin, honako hau eman dut,

Espartza Zaraitzun, 2007ko abuztuaren 23an._Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0713505