116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2681/2007 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Ignacio Arocena Lumbreras Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Laguntza Teknikorako Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 20ko 2681/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Ignacio Arocena Lumbreras Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Laguntza Teknikorako Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0713877