116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Osoko Bilkuraren eskurantzak Tokiko Gobernuaren Batzarraren esku uztea

Burlatako Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea Osoko Bilkurak ekintza administratibo eta judizialak erabiltzeko duen eskurantza, baita Udalbatzaren defentsa ere Osoko Bilkuraren eskumeneko gaietan.

2. Erabaki honek hartu eta biharamunetik aitzina izanen du indarra, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51. artikularekin bat.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0713499