116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Udal honetako alkateak, abuztuaren 31n, 48/2007 ebazpena eman du. Hona hemen testua:

"Ikusita Alkatetzaren 2007ko 20. Ebazpena, uztailaren 28koa, Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena, honen bitartez aldatzen da aipatu ebazpenaren testua, bi zinegotzik izendapenari uko egin diotelakko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

Lehendabizikoa._Zinegotzi hauek Udaleko Gobernu Batzarraren kide izendatzea:

_Inmaculada del Río Lorea.

_Fermín Irigoyen Díez.

Bigarrena._Zinegotzi hauek Gobernu Batzarreko kide gonbidatu izendatzea, hizpidea dutela baina botorik ez:

_Laura Jiménez Díaz.

_Santos Munárriz Romeo.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea."

Berriozarren, 2007ko abuztuaren 31n._Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0713491