116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Alkateordearen izendapena

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2007ko irailaren 3an, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

451/2007 Ebazpena, irailaren 3koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da lehen alkateorde Manuel Burguete Zubillaga, 2007ko irailaren 6tik 12ra.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu Florencio Luqui Iribarren naizen honek,

Kontuan harturik arrazoi pertsonalak direla-eta alkate hau udalerritik kanpora izanen dela 2007ko irailaren 6tik 12ra.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan izanik Barañaingo Udaleko alkate udalburuak ekainaren 22an emandako 338/2007 Ebazpenean xedatua, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta alkateordeen izendapena egiten duena.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Alkatetza honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz, hura ere aplikatzekoa baita lege beraren 47.2 artikulutik hartara bidalita,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Lehen alkateorde Manuel Burguete Zubillaga Alkatetzaren ordezko izendatzea 2007ko irailaren 6tik 12ra, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena._Arestian azaldutako ordezkapenak adierazi diren egunetan baizik ez duela indarra izanen xedatzea eta, betiere, heldu den 2007ko irailaren 13an berriz ere lanean hasten naizenean bukatuko dela.

Hirugarrena._Interesdunari jakinaraztea ezen, Errege Dekretu horren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honen ordezkapenak dirauen bitartean ezin izanen duela baliogabetu Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 48. artikuluan oinarrituz emandako eskuordetzak.

Laugarrena._Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Borzgarrena._Ebazpen hau interesdunari jakinaratea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Barañainen, 2007ko irailaren 3an._Alkatea, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0713678