116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partziala. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko plan partzialean aldaketa puntuala egiteko espedientea, A-29 lurzatiari dagokiona; JL4 Inversores Reunidos, S.L.k sustatua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez jendaurreko tramitea egitean, epe horretan Francisco Javier Valencia Sotak alegazioak aurkeztu zizkion espedienteari. Zizur Nagusiko Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Francisco Javier Valencia Sotak aurkeztutako alegazioak ezestea eta aipatu espedientea behin betikoz onestea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0713559