116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Udal Administrazioaren Antolamendua

Dal 05-Jul-07 (2/AL)

Alkateak, 2007ko uztailaren 5ean, ondoko xedapenak eman zituen:

"Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) artikuluak _zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita_ alkateari egozten dio "Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe"; izan ere, horiek zedarritzea, Lege beraren 123.1.c artikuluarekin bat, Osoko Bilkurari dagokio. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernu-arlo nagusiak eta zuzendaritzako organoak dira, "alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenen kontra joan gabe". Udal Administrazioaren Antolamenduari buruz egungo Erregelamendua Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legea atera aurretik indarra zuten legeekin bat izan zen onetsia, eta, horrenbestez, une hartan udal-administrazioa arautzeko Osoko Bilkurak zeukan eskumenari egiten dio men. Horregatik, eta egun indarra duten arauak ikusita, Erregelamenduak arauen mugak gainditzen ditu, "udal-antolakuntzaren funtsezko mailen" erregulazioaren gainetik dagoen orotan.

Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, Alkateak, Dekretu honen bidez, "udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura" eman du, betiere Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, alkatetza-kabinete bat, gerente bat eta hainbat zuzendaritza eta idazkaritza tekniko, eta eskumen-banaketa gobernu-alorka antolatua dela. Bestalde, Legearekin bat arautu ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak. Eta, horrez gain, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen arabera Udalean derrigorrez ezarri beharreko organoak sartu ditu. Horrenbestez, ondokoa xedatu dut:

1. artikulua. Egitura.

1._Iruñeko Udalaren administrazioaren antolakuntza ondoko unitate-organiko nagusiek osatzen dute:

_Alkatetza Kabinetea.

_Gerentzia, eta horren baitan, Aholkularitza Juridikoa, Informatika eta Soziologia. Horren esku uzten da Udalaren eta Animsaren arteko harremanen ardura.

_Gobernu-alorrak:

.Lehendakaritza Alorra.

.Hezkuntza eta Gazteria Alorra. Horri atxikia da Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa.

.Mugikortasun Alorra.

.Herritarren Segurtasuneko Alorra.

.Kultura eta Turismo Alorra. Horri atxikia da Teatro Gayarre fundazioa.

.Merkataritza Alorra.

.Toki Ogasuneko Alorra. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketako organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA.

.Proiektu Estrategikoetako Alorra.

.Hiri Kontserbazioko Alorra.

.Hirigintza eta Etxebizitza Alorra. Horren baitakoa da Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico, S.A. merkataritzako sozietatea.

.Garapen Iraunkorreko Alorra.

.Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorra.

.Gizarte Ongizate eta Kirol Alorra.

2. Zuzendaritzako organoen araubidea.

Hala alorrek nola Alkatetza Kabineteak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek idazkaritza tekniko bat eta bera partekatu ahalko dute.

Halako organoei dagokie gobernuko organoek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, bai eta, edonola ere, ondoko eginkizun orokorrei eustea:

_Alorreko zuzendaritza:

.Haien eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea.

.Alorrari atxikitako unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea.

.Xedapen- akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, haien eginkizunen esparruko gaiei buruz.

.Urterako esleituko dieten aurrekontua osatzea, bai eta horren segimenduari eta kontrolari heltzea ere.

.Haien eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea.

.Alorrari atxikitako langileen ardura.

_Idazkaritza teknikoa:

.Alorreko zerbitzu komunen kudeaketa.

.Gobernu-alorraren titularrari laguntza teknikoa ematea, administrazio-aferetan.

.Alorrari esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako Alorrari atxikitako langileei behar diren jarraibideak emanez.

Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta.

Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatu ahalko dizkiete alorretako zuzendaritzei, haien alorrei atxikitako letradu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren menpe dauden erakunde eta entitateei ere.

_Aholkularitza juridikoko zuzendaritza

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak beteko ditu, ondokoak: zuzendaritza-organoendako laguntza eta aholkularitza juridikoa, defentsa eta ordezkaritza, epaiketan, eta kontratazioa.

Bere eginkizunak gauzatuta, behar diren zerbitzuko agindu eta jarraibideak emanen ditu.

_Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoa:

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak beteko ditu, bai eta zerbitzu juridikoetako koordinatzailerenak ere, Aholkularitza Juridikoaren barruan.

_Udaleko kontu-hartzailea:

Legeak egotzitako eginkizunak beteko ditu.

_Osoko Bilkurako idazkari nagusia:

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak beteko ditu, betiere Osoko Bilkurako buruaren mendean.

3._Eskumenen banaketa, unitate organikoetan.

Ondoko unitate organikoei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregina eta eginkizunak, betiere alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetzeko xedapenetan ezarritakoarekin bat:

Alkatetza Kabinetea

Laguntza ematen dio alkateari, eta Udaleko protokolozko ekitaldiak eta kanpoko harreman instituzionalak gainbegiratzen ditu.

.Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.

.Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.

.Kanpora begirako jarduketen koordinazioa eta gainbegiratzea.

.Hiriko ekitaldi ofizial eta oroitzapenezkoen zuzendaritza.

.Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapena.

.Alkatetzako kontuak.

Gerentzia:

Udalaren alorren funtzionamendua hobetzea du helburua, betiere eraginkortasuna eta Udala kudeatzeko benetako gaitasuna handiago bilakatze aldera.

.Udaleko aparatu administratiboaren zuzendaritza.

.Alor batean baino gehiagotan eragina duten proiektuak gauzatzeko koordinazioa.

.Jarduera-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.

.Udalak hartu dituen konpromisoak eta adierazleak betetzeari buruzko jarraipena.

.Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak betetzeko sustapena eta ikuskapena.

.Jarduera-planen ebaluazioa, horiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.

.Alorrei urteko aurrekontuetan esleitu behar zaizkien baliabideei buruzko proposamena.

.Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.

.Gobernu Batzarrari proposatzea hala xedapen orokorrei buruzko proiektuak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.

.Alkateari onesteko proposatzea Gerentziaren antolamenduari eta egiturari buruzko proiektuak.

.Hala behar izatera, antolamenduaren aldaketei buruzko txostena egitea, alorren eta departamentuen antolamenduari eta egiturari buruzko proiektuak barne hartuta.

Gobernu-alorrak.

Lehendakaritza Alorra.

Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu, bai eta Udal Agiritegia ere.

a) Udalaren zerbitzuko giza-baliabideen zuzendaritza eta kudeaketa.

_Plantilla organikoa.

_Lan- eta administrazio-kontratuak.

_Harremanak, sindikatuen ordezkaritza-organoekin.

_Lan Arriskuen Prebentzioa.

_Lan-osasuneko ikuskaritza.

_Nominak.

_Atezaintza.

_Udal Kontu-hartzailetza.

b) Udaleko eginkizun batzuei laguntzeko zerbitzuak.

_Aktak.

_Errolda.

_Udal Agiritegia.

_Ezkontza Zibilak.

c) Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskundeetarako udalei egozten dizkieten zereginak.

Hezkuntza eta Gazteria Alorra.

Hezkuntza-sustapena kudeatzen du, dagozkion eskumen-mailetan, bai eta gaztediaren alde abiarazten diren politikak ere.

_Hezkuntza-instalazioen mantentze- eta sustatze-lanak: Ikastetxe publikoak, Musika Eskola eta abar.

_Ikastetxe publikoen eraikinen kontserbatze-, mantentze eta zaintze-lanak.

_Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.

_Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programen garapena: ikasleendako, helduendako eta Arte eskola.

_Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatu eta Gurasoen elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, haiei zuzendutako diru-laguntzen edo programa berezien bitartez.

_Lankidetza, unibertsitateekin.

_Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatu eta Udalaren ikastetxeak kudeatzea: Joaquín Maya Musika Eskola.

_Alor honi Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa atxiki izanak sortutakoak.

_Gaztediaren Etxearen mantentze- eta sustatze-lanak (programak abiarazi eta garatzea, aholku-zerbitzuak, ziber-ikasgelak, eta abar).

_Iruña Gaztea programaren garapena.

_Gazteei zuzendutako programen garapena.

_Gazteek garatutako ekimenen aldeko laguntza.

_Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatutako jardueren sustapena (diru-laguntzak).

Herritarren Segurtasuneko Alorra.

Babesa ematen dio herritarrek eskubideak zein askatasunak baliatzeari, elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan daitezkeen larrialdiei aurrea hartu eta horien ondorioak ahal den arinenak izatea du helburu.

_Trafikoaren diziplina kudeatzea.

_Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.

_Gizalegearen ordenantzaren eta beste ordenantza batzuen diziplina kudeatzea.

_Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko eremuak.

_Ordenantzak eta Bandoak betearaztea.

_Lizentziak egiaztatzea.

_Ikuskapenak eta gainerako alorren aldeko laguntza.

_Eremu publikoaren erabileraren kudeaketa, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, bai eta horien funtzionamendurako baimena ere, hala behar izatera.

_Trafikoaren erregulazioa eta kontrola.

_Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak.

_Ospakizunen eta bilkuren kontrola.

_Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzuaren kudeaketa.

_Atestatuak eta sorospenak, istripuetan.

_Epaitegietako poliziaren eginkizunak.

_Babes Zibilari dagozkion zereginak.

_Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuendako laguntza.

_Delinkuentziaren prebentzioa.

_Salaketak bideratzea.

_Objektu galduen bulegoko mantentze-lanak.

_Gizarte-babesa gauzatzea, poliziaren esparruan.

_Udal-agintarien babesa, Udaltzaingoaren esparruan.

_Zaintalde iraunkorra.

_Udal-eraikinen babesa, Udaltzaingoaren eskumenen esparruan.

_Ferien, azoken eta antzekoen kontrola.

_Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.

_Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.

Mugikortasun Alorra.

Pertsonen zirkulazio askea kudeatzea, garraiobideetan, betiere gainerako alorrekin batera modu koordinatuan lan eginik.

_Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatze aldera.

_Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak eta aparkatzekoak, eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko.

_Lankidetzan aritzea, mugikortasunaren aferetan zerbitzuak ematen dituzten edo eskumenak dauzkaten gainerako entitate publiko eta pribatuekin.

_Mugikortasunari buruzko azterlanak egitea.

_Konpromisoak eta hitzarmenak sustatzea, erakunde publiko zein pribatuen eta herritarren artean, mugikortasunari buruz.

_Mugikortasunarekin zerikusia duten alderdiak zehaztu eta horiei buruzko argibideak ematea, eremu eta espazio publikoak birmoldatzeko proiektuetan.

_Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko eremuak kudeatzea.

_Pasabideetarako eta guneen erreserba iraunkorrerako lizentzien kudeaketa.

_Semaforoen erregulazioaren kudeaketa, udal-mugapean.

_Mugikortasun jasangarria sustatzea, Garapen Iraunkorreko Alorrarekin batera herritarrak senti-kortzeko kanpainak bultzatuta.

_Udal-mugapea ukitzen dituzten mugikortasunari buruzko hitzarmen eta planak betetzeko zaintzea.

_Trafikoa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.

_Hiriko seinaleztapena.

_Harremanetan egotea hiriko mugikortasunari, zirkulazioari eta garraioei dagozkien aferetan zerbitzuak ematen dituzten edo eskumenak dauzkaten entitate publiko eta pribatuekin, betiere udal-mugapean edo haiek ukitzen badira.

_Azterlan eta analisiak egitea, ibilgailuen trafikoaren eta oinezkoenaren arteko orekarako irizpideak zehazte aldera.

_Hiriko mugikortasunarekin lotutako azpiegiturak planifikatzea, eskakizun nagusiak xedatuta, hala nola, kokapena, tipologia eta neurriak, betiere gainerako alorrekin koordinatuta.

_Mugikortasunarekin zerikusia duten alderdiak zehaztea, eremu eta espazio publikoak birmoldatzeko proiektuetan.

_Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.

_Diru-laguntzak ematea, bere eskumeneko gaietan zein halakoak eskatzea beste administrazio publikoei, baldin eta bere eskumeneko gaietan eragina badute.

_Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen segimendua eta kontrola _esleitu aurretikoa zein ondorengoa_.

Kultura eta Turismo Alorra.

Iruindarren artean kultura sustatzeko jarduerak bultzatu eta kudeatzea, eta Iruña jomuga turistiko gisa indartzea, haren irudia Espainian zein nazioartean berrituta.

_Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sorturik eta kalitatezko ekoizpenak programatuta.

_Kultur adierazpenak oro sustatu eta hedatzea.

_Kultur ekipamenduak sortu eta gizartearen partaidetza dinamizatzea, haietan.

_Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.

_Liburutegi publikoak ezagutarazi eta irakurzaletasuna sustatzea.

_Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.

_Talde profesionalen kultur jarduna bultzatu eta sustatzea.

_Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetzea bultzatzea.

_Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.

_Euskarazko kultur jarduna sustatzea.

_Jarduera-programak sustatu eta garatzea, Civivoxetan.

_Sormena sustatu eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.

_Programazio artistikoaren koordinazioa, Gayarre Antzokiaren fundazioaren bidez.

_Udalaren arte-ondarea handiago egiteko bultzatzea.

_Artista gazteen lan profesionala sustatzea, haiei bereziki zuzendutako lehiaketak antolatuta.

_Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.

_Azpiegitura turistikoen koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, erromes-aterpetxeak, Udalak sustatutako museoak eta abar).

_Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.

_Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.

_Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.

_Iruña Espainiako foroetan zein nazioartekoetan ezagutzera emateko jarduera eta ekitaldien antolamendua.

Toki Ogasuneko Alorra.

Ahal den eraginkortasun eta eragimen handienak lortzen saiatzea, baliabide finantzarioen, ekonomikoen zein diruzkoen kudeaketan.

_Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.

_Tributuen gaineko ikerlanak.

_Inbertsioei buruzko azterlanak.

_Diru-baliabideak.

_Diruzaintza.

_Errentamenduak.

_Aseguruak: kontratuak, altak eta bajak.

_Finantzamendua.

_Kontu-hartzailetza.

_Tributuen kitapena.

_Diru-bilketa.

_Kontabilitatea.

_Ondarea.

_Inbentarioa.

_Erosketak.

_Diru-laguntzen kudeaketa.

_Europar Batasunaren inguruko aferen kudeaketa.

Merkataritza Alorra.

Enpresen lehiakortasuna sustatu, sektorea bultzatu eta dinamizatu eta asoziazionismoa indartzea.

_Laguntza ematea enplegu eta enpresa berriak sortzeko proiektuei, Urban prestakuntza-planari, udal azoketako marketin-planari eta merkataritza-jarduketako planei.

_Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta egitea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.

_Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioaren hobekuntza eta artisautzaren sustapena.

_Koordinazioa gainerako alorren proiektuekin, merkataritza sektorearen ikuspegia biltze aldera.

_Merkataritzari buruzko foro teknikoaren garapena.

_Hiri Kontserbazioko Alorra.

_Hiriko ondarea eta azpiegiturak kontserbatu eta mantentzea, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.

_Kontserbazioko obrak (jarduketak, mantentze-lanetarako kontratuen bidez).

_Mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-hornigarriak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza).

_Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.

_Ibilgailu-parkea.

_Hiriko argiteria (Kontserbatze- eta mantentze-lanak).

_Hiriko garbiketa.

_Biltegi-parkea.

_Ondokoen gastuak: ur-kontsumoa, zabor tasak, ureztatzeko urak eta elektrizitate-hartuneak zein -kontsumoa.

_Aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola.

Proiektu Estrategikoetako Alorra.

Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funtsa publikoak erabiltzean, betiere lizitatzaile guztiei berdintasunezko tratua bermatuta.

_Azterlanak eta proiektu estrategiko eta konbentzionalen erredakzioa.

_Lehen aldiz kokatzeko obrak, erreformatzekoak edo konponketa handia egitekoak, hala bideetakoak nola erakinetakoak eta urbanizaziokoak.

_Aparkalekuen emakida eta eraikuntzaren jarraipena sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.

Hirigintza eta Etxebizitza Alorra.

Hiria lurraldean sortzea, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatuta, naturguneak eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunak babestu, hiri-ingurunearen kalitatea hobetu eta garapen ekonomikoa eta gizarte-kohesioa sustatze aldera.

Herritarrek orok etxebizitza duin eta egokiak edukitzea bermatzeko laguntzea.

_Planeamendurako eta kudeaketarako zerbitzua.

.Planeamendua eta hiri-antolamendua.

.Planeamenduaren garapena eta kudeaketa.

.Trafikoaren, garraioaren eta aparkalekuen planeamendu orokorra, Mugikortasun Alorrarekin koordinatuta.

_Etxebizitzarako eta hiri-zaharberritzeko zerbitzua.

.Etxebizitza.

.Zaharberritzea.

_Hirigintza-diziplinako zerbitzua.

.Hirigintzako lizentziak.

.Jarduera-lizentziak.

.Irekitzeko lizentziak.

.Zintarriak behera egokitzeko, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta lekua erreserbatzeko lizentziak.

.Eremu publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.

.Aurri-egoerak eta eraikuntzako patologiak.

.Exekuzio-aginduak eta ordezko exekuzioak.

.Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.

.Alor honi goian egotzitako eginkizunen jarraipena eta gainbegiraketa, baldin eta Udalaren erakunde autonomo eta enpresen bidez kudeatzen badira.

Garapen Iraunkorreko Alorra.

Horren xedea garapena bilatzea da, halakoa non gaur egungo beharrak asetzen baititu etorkizuneko belaunaldiek beren premiei aurre egiteko gaitasunari kalterik egin gabe. Higieneari eta Osasunari buruzko politikak ere bereganatu ditu.

_Ingurumenaren iraungarritasunerako zerbitzuak:

.Tokiko Agenda 21 (Ingurumenerako Ekintza Plana eta Ingurumeneko Hezkuntza eta Sentsibilizazioa).

.Energia Agentzia (energia-aurrezkia sustatzea, hiriko argiterian, Udalaren eraikinetan, etxe eta dendetan eta garraio publikoan).

_Prebentzio-zerbitzuak:

.Ingurumenaren Ikuskaritza (ura, airearen poluzioa, zaratak ...).

.Elikagaien ikuskaritza (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).

.Laborategia (analisi kimikoa eta mikrobiologikoa).

.Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).

_Osasun-zerbitzuak:

.Epidemiologia (osasunari buruzko inkestak, elikadurazko toxi-infekzioak, osasun-heziketa).

.Hilerria eta hileta-jarduerak.

.Higiene-zerbitzuak:

.Desinfekziorako, desinsektaziorako eta arratoiak hiltzeko parkea.

.Komun publikoak.

.Bainuetxeak.

.Bilketa berezia.

Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorra.

_Herritarren Partaidetza:

Udalaren eta herritarren artean komunikatzeko bideak ireki eta harremanetarako zubiak eraikitzea, herritarren borontateak bere tokia izan dezan, Udalaren jarduketetan.

_Herritarrendako Laguntza Zerbitzua.

.Erregistro Orokorra.

.Hiriko elkarte eta entitateen Erregistroa.

.Kontsulta-kontseiluen eta partaidetza-foroen sustapena, eta daudenen koordinazioa.

.Auzoko zinegotzien arteko koordinazioa.

.Herritarren entitateendako diru-laguntzen kudeaketa.

.Udalaren kide anitzeko organoetan parte hartzeko eskabideen ebazpena.

.Udalaren lokalen kudeaketa, elkarte eta entitateek erabiltze aldera.

.Soziologia.

_Komunikazio Zerbitzua

.Publizitatearen kudeaketa

.Protokoloa.

_Teknologia berriak.

Teknologia berrien erabileraren sustapena, Udal Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan, eta udal-zerbitzuen modernizazioa.

.Udalaren web gunea.

.Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.

Gizarte Ongizate eta Kirol Alorra.

Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizartearen ikuspegitik integratuagoa lortze aldera.

_Gizarte-zerbitzuen sistemari heltzeko programa orokorra, auzo-unitateak eta gizarte-zerbitzuetako etxeak.

_Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua eta bestelako prestazioak, inongo menpekotasunik duten pertsonendako.

_Apartamentu babestuak eta etxebizitza komunitarioak.

_Gizarteratzeko eta lanera bideratzeko ekintzak. Prestakuntza eta Enplegua. Hiriko pobrezia eta gizarte-bazterkeria deuseztea.

_Familiaren aldeko programak. Haurren eta gazteen moldatu ezinaren prebentzioa eta tratamendua.

_Emakumeendako laguntza-zerbitzua.

_Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako plana.

_Garapenaren aldeko lankidetza.

_Lankidetza hitzarmenak, Nafarroako Gobernuarekin, Gizarte Zerbitzuen esparruan.

_Kanpoko finantzamendua erakartzea, Gizarte Zerbitzuetako berariazko programen garapena dela-eta.

_Udalaren kirol-instalazioen mantentze- eta sustatze-zereginak.

_Adin eta mota orotako herritarren jardun fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.

_Kirol-programak eta ikuskizunen garapena: ikasleak eta helduak.

_Lankidetza, kirol-entitateekin.

Dekretu honek sinatua noiz den eta egun horretatik aitzina izanen du indarra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratzen den kontuan hartu gabe."

Iruñean, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0713637