116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Aldaketa Murchanteko Musika Eskolako 2007-08ko ikasturterako tasak ordainarazteko ordenantzan. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean aldaketa egitea ondoko ordenantzan, 2007-2008ko ikasturtearen hasierarekin indarra har dezan. Hasierako onespena 2007ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 13an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hartara, behin betikoz onetsirik gelditu dira eta 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, argitara ematen dira testuari egindako aldaketak, hau da, ondoko hauek:

A) TASAK:

14. _Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEAGATIK

2007-2008 ikasturtea

Irakagai bakoitzaren matrikula: 19 euro/urtea.

Txikien banda: 7 euro/hilabetea.

Hastapena: 15 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 18,00 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 5. maila: 16,00 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 6. maila A: 16,00 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 6. maila B: 20,00 euro/hilabetea.

Musika tresnak:

_Lehen maila: 25,00 euro/hilabetea.

_Bigarren maila: 28,00 euro/hilabetea.

_Hirugarren maila: 28,00 euro/hilabetea.

_Laugarren maila: 30,00 euro/hilabetea.

_Borzgarren maila: 32,00 euro/hilabetea.

_Seigarren maila: 32,00 euro/hilabetea.

_Helduak: 38 euro/hilabetea.

Tarifa hauek 2007ko irailetik 2008ko ekainera aplikatuko dira, Musika Eskolaren ikasturtearekin batean.

Murchanten, 2007ko irailaren 3an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0713774