116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Ordenantzaren behin betiko onarpena. Akatsen zuzenketa

2007-08-24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen behin betiko onarpenean, ez zen testua argitaratu.

HERRILURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

2007ko apirilaren 27ko Udalbatzak aho batez erabaki du:

1._Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan hasiera batez honako aldaketak onartzea:

a) Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Saileko erregistroan ATP moduan, hau da, ogibide nagusiz nekazari gisa erregistratuak dauden nekazarientzat honako tarifak onartzea:

_Ur belarrak:

_Ardi eta ahuntz bakoitzeko: 0,45 euro.

_Larre komunaletan sartzen den bakoitzeko gehigarria: 0,125 euro.

_Behor eta behi bakoitzeko: 4,5 euro.

_Larre komunaletan sartzen den bakoitzeko gehigarria: 1,25 euro.

_NPB-Nekazaritzako politika bateraturako ziurtatzen den hektarea bakoitzeko: 0 euro.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarria egon ondoren, alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onartua gelditu da.

Leitzan, 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0713486