116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Aldaketa unitatean. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko abuztuaren 9ko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Getze Galarko UA-4 unitatean, Javier Recalde jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143,2. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2007ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0713561