116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan (antolamendu xehekatuko determinazioak). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala egitea Funesko Arau Subsidiarioetan, antolamendu xehekatuko determinazioen gainean. Zehatz-mehatz, Funesko Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala eginen da, 2. unitatean, San Colombar poligonoko 6.1 eta 5.2 lurzatietan, Funesko Udalak sustaturik. Xedea da bi lurzatietako bolumenen osaera aldatzea eta eraikinen tipologia berrantolatzea, bi lurzatiak batuz aitzinaldean, bide nagusiaren parean. Proiektua D.J.C Astráin Ulibarrena, D.J.A. Galar Senar eta D.J.M. Gutiérrez Cuesta arkitektoek prestatua da, eta 2007ko uztaileko data du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea haien eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Funesen, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0713560