116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2007ko abuztuaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Javier Hernández Goñik Udabeko UB4 unitateari dagokionez Udal Planean sustatu duen aldaketa xehakatua, 2007ko apirilaren 27an hasiera batean onetsi zena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Basaburuan, 2007ko irailaren 6an._Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

ALDAKETA XEHAKATUAREN DESKRIBAPENA

Aldatu da lurzoru pribatuko 89,38 m²-ko zerrenda baten lagapena, lurzatiaren beheko aldeko triangelu moduko 87,5 m²-ko azalera batekin, karrika-plaza bat handitzea lortzeraino.

Iragarkiaren kodea: L0713828