116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAKAIKU

Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2007ko irailaren 3an, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bakaikun, 2007ko irailaren 3an._Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0713841