116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Estudio de Promoción de Viviendas Anta, S.L.k Planeamenduko Arau Subsidiarioetako AR-1 banaketa eremuko 1.b, 1.c eta 1.f lurzatietako eraikuntzaren lerrokadurak aldatzeko sustatu duen xehetasun azterlana. Alde horretatik oharatarazi du xehetasun azterlenan Plan Partzialeko determinazioak aldaturik proposatu diren lerrokadurak nahitaezko gisa definitu direla. Beraz, kendu da 1.b eta 1.c lurzatiei zegokienez xehetasun azterlanaren 4. puntuan biltzen zen paragrafoa, hain zuzen ere honako hau zioena: "Gisa hartara, gehieneko okupazioaren lerrokadurek 19,50 metroko eremua harrapatzen dute bi lurzatietan zehar, eta hartan libreki eraikaitzen ahalko da".

Villatuertan, 2007ko irailaren 3an._Jarduneko alkatea, Patxi Martínez Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0713816