116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko S-2 sektorea birzatitzeko proiektua, sektore horretako konpentsazio batzordeak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze Galarren, 2007ko abuztuaren 27an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0713567