116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko S-2 sektoreko kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2007ko abuztuaren 27an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0713537