116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Aldaketa puntuala UE17an, Hermanos Garbayo Chivitek sustatua

Udalak, 2006ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen UE17ko aldaketa egituratzailea (Barón de la Torre kalea, 80), Construcciones Hermanos Garbayo Chivite, S.L.k sustatua.

Espedientea Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen kontseilariari igorri zitzaion, behin betiko onespenerako, baina oraindik ez da inolako ebazpenik jakinarazi.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legearen 70.11 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da U17ko aldaketa egituratzailea (Barón de la Torre kalea, 80).

Cintruenigon, 2007ko irailaren 3an._Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0713536